miércoles, 2 de abril de 2014

TXITXIBURDUNTZI

EUSKAL MITOLOGIAREN PERTSONAIAK

4. mailakoak, Euskara arloan Euskal mitologia lantzen aritu gara, eta talde txikietan pertsonaia bati buruzko lantxo bat prestatu dugu informatika gelan. Ordenagailuan egiten dugun gure lehenengo lana da, ea zuen gustukoa den!

LAMINA

Jeinu honek emakume eder baten itxura du gorputzaren erditik gora, eta aldaera desberdinen arabera oinak ahuntz, ahate edo oilarrarenak izan ditzake.
Kostaldeko herri batzuetan arrain isatsez azaldu izan dira, beste herrialdeetan sirena deitutako mitoaren antzera. Kondaira gehienen arabera, berriz, erreka inguruan arropa garbitzen eta bere ile gorrizka edo ilehoria orrazten egoten zen.

Egileak: June, Haizea, Izaskun eta Stiven.


GALTZAGORRIAK

Galtzagorriak jeinu txiki batzuk dira eta deabru edo iratxo txikiak izan daitezke. Galtza gorriak dituzte, horregatik Galtzagorriak deitzen dira, baina Euskal Herriko beste zenbait lekutan mamarroak deitzen diete. Buruan kapela gorria dute, tomate bat bezain gorria. Hain txikiak dira, orratzontzietan ezkutatzen direla.
Leku batzuetan euli itxura dute; beste batzuetan, aldiz, galtzagorriko gizontxoena.
Galtzagorriek:
-Gizakiei beren lan harrigarrietan laguntzen diete.
-Oso onak dira, baina bihurriak ere. Beti daude prest bihurrikeriak egiteko.
-Oso langileak dira, baina batzuetan lapurtzen dute.
-Ekintza miresgarriak egiteko gai dira. 
-Pertsonei eta gizakiei laguntzen dietenez, bihotz onekoak dira.
-Kontuak ere badaude beraien inguruan.
-Aparteko indar eta ahalmenak izaten dituzte, beti beren jabearen zerbitzurako.
Galtzagorriak oso urduri ipintzen direnean, lanik ez daukatela adierazten du eta badirudi Galtzagorriak lehertuko direla.
Galtzagorriak lortzeko modu artean, Barandiaranek esaten du Zarautzen uste zela Baionako denda batean eros zaitezkeela eta itzain zarauztar batek behin apustu bat egin zuela; alegia, bere idiek inork baino urrutiago eramango zutela harria, eta ikusi zuenean indarrik gabe ari zirela gelditzen, orratzontzia jarri zuela uztarrian, apustua irabaziz horrela.

Egileak: Haydée, Araitz eta Olatz.


BASAJAUNA


Basajauna basoko jauna da, basoan bizi da eta Euskal mitologiako izakia da. Oso beldurgarria, iletsua eta erraldoia da. Oin bat gizakiarena dauka eta beste oina zaldiarena.
Batzuk batzuetan harroa dela esaten dute.
Berak basoa zaintzen du eta batzuetan haitzuloetara doa lo egitera. Norbaitek basoari min egiten diola ikusten badu, berak min egiten die beraiei.
Esaten dute Askoa haitzuloan basajaun bat bizi dela. Basajaun hori ikazkin batzuekin elkartu zen behin.
Ikazkin batek enbor batean zulo bat egin zuen aizkora batekin eta esan zion basajaunari eskuak sartzeko, aizkora finkatuz, eta horrela beste aldera pasatu ahal izango ziren. Basajaunak esandakoa egin zuen baina ikazkin batek aizkora atera zuen, enborra itxi zen eta basajauna harrapatuta geratu zen enborrean eskuak sartuta. Ikazkinek basajauna herrira eraman zuten, jendea ikusteko, eta gero libre utzi zuten, baina ikazkin bat desagertu egin zen arrasto bat ere utzi gabe.

Egileak: Jon Ander, Iker eta Gaizka

 

MARI

Marik baditu beste izen batzuk ere:
Mariburute, Marimur, Mariurraka, Anbotoko  Dama, Muruko Damea, Aketegiko Sorgina, Bideko Emazte Xuria eta Arpeko Saindua.
Euskal Mitologiako jeinu garrantzitsuena da Mari, jeinu guztien nagusia.
Naturaren eta beronen erregina da, justiziaren jainkosa.
Bere haitzulo entzunenak hauek dira: Balzola (Diman), Supelaur, Orozko, Atxorrotx, Eskoriatza eta Zaldiaran.
Hainbat menditan bizi ohi da: Anboton, Txindokin, Aralarren, Azkorrin, Mondarrainen eta Murumendin.

Batzuk, Mariren senarra Maju jeinua dela esaten dute, eta beste batzuk, Sugaar dela. Bi seme-alaba zituen: Atarrabi eta Mikelats jeinuak.
Mari hurbil dagoenean, ekaitza etortzen da.
Animalia itxuran azaltzen da, suzko igitai itxuran eta haize bolada itxuran. Ilargi betearen aurrean ikusi izan dute.
Hona hemen bere kondaira batzuk:

Amezketan kontatzen zutenez, ba omen ziren zazpi urte Mari Txindokiko bere haitzulotik desagertu zela. Baina zaldi bat zeruan hegan ikusi zutenean eta izugarrizko euria jasan zenean herritarrak berehala konturatu ziren Mari bueltatu zela.

Mari Txindoki kobazuloa zuen bizileku. Dena urrezkoa omen zen, altzariak ere bai. Behin batean, astea euritan egon ondoren, atertu eta lainoak urruntzen ari zirenean, Txindokiri laino txapela gelditu zitzaion tontorrean. Orduan ohartu ziren Marik labea piztu zuela.

Egileak: Iratxe, Aitor eta Garazi



TARTALO

Tartalo euskal mitologiako izaki begibakar eta erraldoia zen, Euskal Herriko basoetan bizi zena. Tartalo bihozgabea eta odol-gaiztoa zen, eraztun magiko bat zeukan eta burusoila zen.

Elezaharren arabera, haitzuloetan bizi zen, jendea eta ardiak harrapatu eta
jan egiten zituen. Ardi larruz zihoan jantzita, artzaina zelako. Markinako Alarabirekin hainbat ezaugarri komun zituen, nahiz eta irelu markinarrak zenbait ezaugarri berezko izan.
 

Kondaira
Tartalo koba batean zegoela bi ume agertu zitzaizkion eta biak hartu zituen, orduan hau esan zuen:
-Bat orain jango dut, eta bestea gerorako utziko dut.
Orduan, ñam! Umea jan zuen eta besteari eraztuna jarri zion. Tartalo lo zegoenean, umeak makila bat begian iltzatu zion eta hark erremediorik gabe alde egin zuen.
Bat-batean, eraztunak hau esan zuen:
-Hemen nago! Hemen nago! …
Orduan, Tartalo esnatu zen eta eraztunaren bila hasi zen. Umeak atzamarra moztu zuen, eta ibaira bota zuen eraztunarekin. Tartalo eraztunaren atzetik joan zen, ibaira jauzi egin zuen eta ito egin zen.

 Egileak: Asier, Aratz eta Daner


MARITXU TEILATUKOA

KAIXO LAGUNOK!!!
Ni Maritxu Teilatuko naiz.Teilatuetan bizi naiz.
Nire lagun mina  Perez Sagutxoa da. Elkarrekin lan handia egiten dugu.
HORTZAK erortzen direnean lanean hasten gara.

TEILATU BATEN GAINERA hortzak bota behar dituzue eta abestu:


“Maritxu teilatuko gona gorria,

hartu hagin zaharra

eta ekarri  berria.”



Lotan zaudetenean hortzaren bila joango gara. Eta horren truke opari bat ekarriko dizuegu!!!!!!! Gero, gauean zerura begiratu ea beste izar bat dagoen, zuen hortzak IZARRAK bihurtzen direlako.

AGUR ETA MUSU HANDI BAT.

Egileak: Ibon, Sare eta Esti.




SUGAAR


Beste izen batzuk ditu: Sugoi, Maju eta Suar.
Honako herrietan aipatzen da Sugaar: Gipuzkoan, Ataunen, Zarautzen eta Azkoitian; Bizkaian, Diman eta Lapurdin Sara herrian.
Sugaar suge ar izugarria da; lur azpian bizi da eta leizeetatik nahiz zuloetatik kanporatzen da. Mariren senartzat daukate Azkoitian eta ostiraletan Marirekin elkartzean, izugarrizko ekaitza pizten omen da. Deabru gaiztotzat hartzen dute Betelun, Nafarroan eta Ataunen diote gurasoen esanak ez badira betetzen Sugaarrek zigortu egiten duela. Leku batzuetan kontatzen dute tximista bezala zeharkatzen duela zerua, burua eta buztana sutan dituela. Jeinu honek badu Herensugearen antzekotasunik, baina Sugaar zaharragoa dela ematen du. Herriaren sinesmenean, Sugaarrek sona eta indarra galtzen zuen neurrian Herensugek irabazi egingo zuen, zeren bere kontakizunak leku bekartuetan agertzen zaizkigu sakabanatuta, jeinu berria aipatzen ez den lekuetan.


Egileak: Gonzalo, Jon eta Ekain.

No hay comentarios:

Publicar un comentario