4. A taldeko ikasle batzuk "ILARGIAREN IDEIA ZOROA" antzezlana prestatzen ari gara ekainean ikaskideei eskaintzeko. Lana hasi berria daukagu, paperak bananduta dauzkagu eta bakoitza berea ikasten ari da. Lan handia falta zaigu: eszenatokiak margotu, norberaren apainketa zehaztu, entsaio asko..., baina ekintza honetan ilusioz lan egiten ari gara, eta ondo ateratzea espero dugu.
Hauxe da gure obraren gidoia:
Pertsonaiak:
Narratzailea
Ilargia
Eguzkia
Izarra
Eguzkia
Izarra
Otsoa
Poeta
Oilarra
Saguzarra
Ipurtargia
Maitemindutako bikotea
Maitemindutako bikotea
1 ESZENA:
Gaua da eta Hontza hegan eginez Ilargiarengana hurbiltzen da.
Atzean, maiteminduak hitz egiten ari dira, Kilkerrak biolina jotzen du, Otsoak uluka dabil, Poeta bertsoak idazten ari da, Ipurtargiak bere argi berde polita erakusten du, Izarra pozik distiratzen ari da, Oilarra lotan dago argitasunaren zain eta Saguzarra, urduri, hegan dabil bazter batetik bestera.
NARRATZAILEA: Gau batean, Ilargiak esan zion Hontzari:
ILARGIA: Hontza, ideia bikaina daukat: eguna argitzen denean Eguzkiaren lekua beteko dut! Horrela egunak eta gauak argituko ditut eta niretzat izango dira abesti eta bertso guztiak… astrorik inportanteena izango naiz.
HONTZA: Ilargi, hori zoramena da. Hain abariziosa izan beharrean, Otsoa, eta Kilkerra, eta Poeta, eta Izarra, eta Oilarra, eta Saguzarra, eta Ipurtargia, eta Maiteminduak erakartzera dedikatu (seinalatzen doa)… eta gauez zure distiraz zerua apaintzera.
ILARGIA: Bah! Hemen dagoen zoro bakarra zu zara, ikusiko duzu eguna argitzera irteten naizenean nola txalokatuko didaten guztiek.
(Hontza bazter batera doa burua mugituz ez ulertzearena eginez).
2. ESZENA:
Goizalde ordua da, Eguzkia eszenatokian sartzen da izpiak astinduz lo egin eta gero; baina Ilargiak, ezkutatu beharrean, eta eskuak gerrian, begiratzen dio.
NARRATZAILEA: Hurrengo goizean, egunsentiaren ordua heldu zenean, Ilargiak aurre egin zion Eguzkiari:
ILARGIA: Kanpora, Eguzki! Joan zaitez! Ni banago hemen zure lekua betetzeko, beraz mendien artean daukazun ohera itzul zaitez!
EGUZKIA: Beno, ongi dago, Ilargi, banoa lo egiten jarraitzera. (Eszenatokiko bazter batera doa eta burua beherantz jesartzen da, lotan egongo balitz bezala).
NARRATZAILEA: Orduan Ilargia distira egiten hasi zen, baina bere argia oso hotza zenez, gaua itzuli zen eta denek lo egiten jarraitu zuten, maiteminduak, poeta, oilarra, izarra eta gaueko animaliatxoak izan ezik.
ILARGIA: (Ikusleei begira) Baina, zer gertatzen da? Zergatik doaz guztiak lo egitera? Aizue, esna zaitezte! Ni naiz, Ilargia, zuen laguna! Astrorik ederrena eta bikainena!
NARRATZAILEA: Baina Ilargiari inork ez zion kasurik egiten. Ia guztiak lotan zeudenez, Lurra oso asperturik ikusten zen. Esnatuta zeudenak protestaka hasi ziren:
OTSOA: Auuuu! Ilargi, Eguzkiarekin oso berekoia izan zara, eguna argitzera irteteko baimena emaiozu edo bestela inoiz ez dizut ulurik egingo.
ILARGIA: Zergatik esaten didazu hori? Zure ulua gauero lagundu egiten dit eta niri asko gustatzen zait.
OTSOA: Baina orain gaua hain luzea bada ahotsik gabe geratuko naiz zuri ulua etengabe egiteagatik, eta hori ezin dut onartu! Ez horixe!!

ILARGIA: Mesedez, Kilkerra, biolinez jotzen duzun musika izugarri polita da, ezin didazu kendu!
KILKERRA: Ba bai, kenduko dizut! Nire lagunek eta nik egunaren argia behar dugu bizirik irauteko, horregatik Eguzkiari itzultzen utzi behar diozu.

ILARGIA: Poeta, mesedez, zuk beti bertso ederrak asmatu dituzu niretzat. Ez eman orain lepoa!
POETA: Baina ideiak amaituko zaizkit bertsoak asmatzen eta asmatzen ibili behar banaiz. Horregatik esaten dizut deskantsua behar dudala eta horretarako Eguzkia bueltatzea ezinbestekoa da.
OILARRA: Poetak esaten duenarekin ados nago. Denbora guztia gaua denez izugarrizko nahaste-borrastea dut buruan! Ez dakit noiz abestu behar dudan animaliatxo guztiak esnatzeko!
ILARGIA: Mesedez, Oilarra, ez dago eguna argitzeko zure kantua bezalakorik! Guztien artean ederrena da, ez utzi kantatzeari mesedez.
OILARRA: Eguzkiaren lehen izpiak dira nire kantua indartzen dutenak. Horregatik esaten dizut Eguzkia behar dudala animaliatxo guztiak esnatu ahal izateko.

MUTIL MAITEMINDUA: Arrazoia duzu, bihotza… (triste aurpegia duen Ilargirantz haserre bueltatuz) Ilargi, zure aurpegia ezkutatu edo nire kuttuna ez da inoiz berriro balkoira aterako berarentzat prestatu ditudan abestiak entzutera!!

SAGUZARRA: Ilargi, ordu pila bat daramat hegan eta hegan bueltaka. Erdi zoratuta nabil. Nire kobazuloan sartu behar dut buruz behera jarrita lo egin ahal izateko, eta horretarako Eguzkia egon behar da eguna argitzen. Esan mesedez Eguzkiari bere lekua betetzeko!

PERTSONAIA GUZTIAK (Hontza izan ezik): Bai, Ilargi. Eguzkia behar dugu bizitza Lurrean egon dadin! Mesedez, eskatu itzultzea!!
ILARGIA: Ez nuen pentsatzen Eguzkia hain garrantzitsua zenik! (aurpegia eskuen artean ezkutatuz) Lotsatuta sentitzen naiz, zelako lotsa! Gauzak ez dira atera espero nuen bezala, dena aldrebes atera zait. Inork ez nau maite, (bere ingurura begiratuz) non egongo ote da Hontza nire laguna? Hontza! Hontza!
HONTZA: (izkinatik ateratzen da hegan egiten) Hemen! Hemen nago Ilargi, sorrarazi duzun hondamena ikusten. Gogoratu esan nizula!
ILARGIA: Badakit laguna, baina burugogorra izan naiz eta ez dut zure aholkua jarraitu. Orain damututa nago eta Eguzkia bilatzera joan nahi dut, lagunduko nauzu?
HONTZA: Jakina! Goazen! (Eskutik helduta urruntzen dira Eguzkiaren bila, gainontzeko pertsonaiak jesartzen diren eta burua kulunkatzen duten bitartean, aspertzen direnen seinaleak erakusten dituzte eta azkenean lokartzen dira).
3.ESZENA: Gainontzeko pertsonaiak atzean geratzen dira. Ilargia eta Hontza Eguzkirantz hurbiltzen dira eta astiro astintzen dute, baina honek lo egiten jarraitzeari eusten dio.
NARRATZAILEA: Aurkitu zutenean, Eguzkia oso ahul zegoen, ia hilzorian, berarentzat hotz handia egiten zuelako.
ILARGIA: Eguzkitxo, esnatu!! Mesedez, barka nazazu eta egunak argitzera bueltatu, ni oso pozik egongo naizela zure argia gauetan islatzen eta Planetako bizilagunak ere oso pozik jarriko dira beren betiko bizitza aurrera eraman ahal izango dutelako. Ezinbestekoa zara bizitzarako!
EGUZKIA: (lan handiarekin altxatuz) Ezin dudala susmatzen dut, Ilargi, itzaltzen nago, ez dut indarrik. Begiratu, nire argia ilunabarretakoa bezalakoa da.
HONTZA: Hau ezin da gertatu! Eguzkia ezin da itzali!! Konponketa bat bilatuko dut (ikusleei zuzentzen). Zuek itxaron, berehala itzuliko naiz (hegan egiten hasten da eszenatokitik korrika eta oihuka). Esna zaitezte! Esna zaitezte! Eguzki maiteari animoak eman beharko dizkiogu bere indar osoz berriro argitzeko!! (beste pertsonaiak esnatzen ditu eta haien laguntzarekin ikusleak animatzen ditu parte hartzeko). Tira lagunak, Eguzkiari deitu distira egiteko! Eguzki! Eguzki! Eguzki!!
(Guztien deiarekin Eguzkia bere indarrak berreskuratzen hasten da eta Ilargiaren eskutik helduta eszenatokiaren erdigunera abiatzen da; han besoak zabaldu eta irribarre egiten du).
ILARGIA: Tira, Eguzki maitea, distira egin guztiontzat!! (Bazter batera abiatzen da eta han jesartzen da aurpegi irribarretsuaz).
(Hontzak, Otsoak, Kilkerrak, Ipurtargiak, Saguzarrak, Oilarrak, Izarrak eta maiteminduek isilik egotearen keinuak egiten dituzte eta narratzailea seinalatu egiten dute; hau Eguzkiaren ondoan gelditzen da).
NARRATZAILEA: Eta Eguzkia poz-pozik sentitu zen, indar handiz egin zuen distira eta dena normaltasunera bueltatu zen… Ordutik hona Ilargiak bere gaueko lana betetzen du eta Eguzkiak berea.
Egun horretan gertatutakoari buruz oso gutxik jakin izan zuten, Ilargiak Eguzkiaren tokia bete nahi izan zuenean, ia denak lotan geratu zirelako. (Hontza seinalatu egiten du). Ni lotan nengoen, baina Hontzak kontatu zidan eta orain hain jakintsua den lagun honi galdetuko diot: Zein da istorio honen irakaspena?
HONTZA: BA, NORBERA DEN MODUKOA IZATEN POZIK EGON BEHAR DELA ETA EZ DU BESTEEK DUTENA DESIRATU BEHAR. Hurrengora arte laguntxo!
Hontzak banan-banan badoa pertsonaiak nortzuk interpretatu dituzten aurkezten.
Amaitzeko aktore guztiek erreberentzia bat egiten dute.
AMAIERA.
No hay comentarios:
Publicar un comentario