miércoles, 2 de abril de 2014

ENERGIA ITURRIAK

ENERGIA ITURRIAK

Jarraian sei energia iturri desberdinen inguruko informazioa topatuko duzue. Batzuk berriztagarriak izango dira eta beste batzuk, berriz, ez-berriztagarriak edo berriztaezinak. Hauek desberdintzeko bi energia-iturri mota nagusien abantaila eta desabantailak ikusiko ditugu. Anima zaitezte irakurtzera!


Energia iturri berriztaezinak:
Lehengaien erauzketa eta ustiapena nahiko merkeak dira, eta horretarako teknologia oso garatua dago. Etengabea da energia mota honen ekoizpena; horregatik energia ugari lortzen dugu energia iturri berriztaezinetatik. Erreserbak mugatuak dira. Batzuk oso kutsatzileak dira eta beste batzuk sortzen dituzten hondakinak  desagertzen oso zailak dira.
Energia iturri berriztagarriak:
Ia agortezinak dira, etengabe berrizten direlako eta ez dute asko kutsatzen. Ustiapena oso garestia da, eta teknologia gutxi garatuta dago oraindik. Batzuk egoera meteorologikoaren mende daudenez gorabeherak dituzte. Errendimendu energetiko apala dute, momentuz.

Ordezko energiak edo berriztagarriak, Petrolioaren 1973ko krisialditik aurrera garatu ziren. Agortezinak eta garbiak, eta energia tradizionalek baino kutsadura gutxiago sortzen dute, baina garapen urria duenez garestiagoak dira.

TXITXIBURDUNTZI

EUSKAL MITOLOGIAREN PERTSONAIAK

4. mailakoak, Euskara arloan Euskal mitologia lantzen aritu gara, eta talde txikietan pertsonaia bati buruzko lantxo bat prestatu dugu informatika gelan. Ordenagailuan egiten dugun gure lehenengo lana da, ea zuen gustukoa den!

LAMINA

Jeinu honek emakume eder baten itxura du gorputzaren erditik gora, eta aldaera desberdinen arabera oinak ahuntz, ahate edo oilarrarenak izan ditzake.
Kostaldeko herri batzuetan arrain isatsez azaldu izan dira, beste herrialdeetan sirena deitutako mitoaren antzera. Kondaira gehienen arabera, berriz, erreka inguruan arropa garbitzen eta bere ile gorrizka edo ilehoria orrazten egoten zen.

Egileak: June, Haizea, Izaskun eta Stiven.


GALTZAGORRIAK

Galtzagorriak jeinu txiki batzuk dira eta deabru edo iratxo txikiak izan daitezke. Galtza gorriak dituzte, horregatik Galtzagorriak deitzen dira, baina Euskal Herriko beste zenbait lekutan mamarroak deitzen diete. Buruan kapela gorria dute, tomate bat bezain gorria. Hain txikiak dira, orratzontzietan ezkutatzen direla.
Leku batzuetan euli itxura dute; beste batzuetan, aldiz, galtzagorriko gizontxoena.
Galtzagorriek:
-Gizakiei beren lan harrigarrietan laguntzen diete.
-Oso onak dira, baina bihurriak ere. Beti daude prest bihurrikeriak egiteko.
-Oso langileak dira, baina batzuetan lapurtzen dute.
-Ekintza miresgarriak egiteko gai dira. 
-Pertsonei eta gizakiei laguntzen dietenez, bihotz onekoak dira.
-Kontuak ere badaude beraien inguruan.
-Aparteko indar eta ahalmenak izaten dituzte, beti beren jabearen zerbitzurako.
Galtzagorriak oso urduri ipintzen direnean, lanik ez daukatela adierazten du eta badirudi Galtzagorriak lehertuko direla.
Galtzagorriak lortzeko modu artean, Barandiaranek esaten du Zarautzen uste zela Baionako denda batean eros zaitezkeela eta itzain zarauztar batek behin apustu bat egin zuela; alegia, bere idiek inork baino urrutiago eramango zutela harria, eta ikusi zuenean indarrik gabe ari zirela gelditzen, orratzontzia jarri zuela uztarrian, apustua irabaziz horrela.

Egileak: Haydée, Araitz eta Olatz.


BASAJAUNA


Basajauna basoko jauna da, basoan bizi da eta Euskal mitologiako izakia da. Oso beldurgarria, iletsua eta erraldoia da. Oin bat gizakiarena dauka eta beste oina zaldiarena.
Batzuk batzuetan harroa dela esaten dute.
Berak basoa zaintzen du eta batzuetan haitzuloetara doa lo egitera. Norbaitek basoari min egiten diola ikusten badu, berak min egiten die beraiei.
Esaten dute Askoa haitzuloan basajaun bat bizi dela. Basajaun hori ikazkin batzuekin elkartu zen behin.
Ikazkin batek enbor batean zulo bat egin zuen aizkora batekin eta esan zion basajaunari eskuak sartzeko, aizkora finkatuz, eta horrela beste aldera pasatu ahal izango ziren. Basajaunak esandakoa egin zuen baina ikazkin batek aizkora atera zuen, enborra itxi zen eta basajauna harrapatuta geratu zen enborrean eskuak sartuta. Ikazkinek basajauna herrira eraman zuten, jendea ikusteko, eta gero libre utzi zuten, baina ikazkin bat desagertu egin zen arrasto bat ere utzi gabe.

Egileak: Jon Ander, Iker eta Gaizka

 

MARI

Marik baditu beste izen batzuk ere:
Mariburute, Marimur, Mariurraka, Anbotoko  Dama, Muruko Damea, Aketegiko Sorgina, Bideko Emazte Xuria eta Arpeko Saindua.
Euskal Mitologiako jeinu garrantzitsuena da Mari, jeinu guztien nagusia.
Naturaren eta beronen erregina da, justiziaren jainkosa.
Bere haitzulo entzunenak hauek dira: Balzola (Diman), Supelaur, Orozko, Atxorrotx, Eskoriatza eta Zaldiaran.
Hainbat menditan bizi ohi da: Anboton, Txindokin, Aralarren, Azkorrin, Mondarrainen eta Murumendin.

Batzuk, Mariren senarra Maju jeinua dela esaten dute, eta beste batzuk, Sugaar dela. Bi seme-alaba zituen: Atarrabi eta Mikelats jeinuak.
Mari hurbil dagoenean, ekaitza etortzen da.
Animalia itxuran azaltzen da, suzko igitai itxuran eta haize bolada itxuran. Ilargi betearen aurrean ikusi izan dute.
Hona hemen bere kondaira batzuk:

Amezketan kontatzen zutenez, ba omen ziren zazpi urte Mari Txindokiko bere haitzulotik desagertu zela. Baina zaldi bat zeruan hegan ikusi zutenean eta izugarrizko euria jasan zenean herritarrak berehala konturatu ziren Mari bueltatu zela.

Mari Txindoki kobazuloa zuen bizileku. Dena urrezkoa omen zen, altzariak ere bai. Behin batean, astea euritan egon ondoren, atertu eta lainoak urruntzen ari zirenean, Txindokiri laino txapela gelditu zitzaion tontorrean. Orduan ohartu ziren Marik labea piztu zuela.

Egileak: Iratxe, Aitor eta Garazi



TARTALO

Tartalo euskal mitologiako izaki begibakar eta erraldoia zen, Euskal Herriko basoetan bizi zena. Tartalo bihozgabea eta odol-gaiztoa zen, eraztun magiko bat zeukan eta burusoila zen.

Elezaharren arabera, haitzuloetan bizi zen, jendea eta ardiak harrapatu eta
jan egiten zituen. Ardi larruz zihoan jantzita, artzaina zelako. Markinako Alarabirekin hainbat ezaugarri komun zituen, nahiz eta irelu markinarrak zenbait ezaugarri berezko izan.
 

Kondaira
Tartalo koba batean zegoela bi ume agertu zitzaizkion eta biak hartu zituen, orduan hau esan zuen:
-Bat orain jango dut, eta bestea gerorako utziko dut.
Orduan, ñam! Umea jan zuen eta besteari eraztuna jarri zion. Tartalo lo zegoenean, umeak makila bat begian iltzatu zion eta hark erremediorik gabe alde egin zuen.
Bat-batean, eraztunak hau esan zuen:
-Hemen nago! Hemen nago! …
Orduan, Tartalo esnatu zen eta eraztunaren bila hasi zen. Umeak atzamarra moztu zuen, eta ibaira bota zuen eraztunarekin. Tartalo eraztunaren atzetik joan zen, ibaira jauzi egin zuen eta ito egin zen.

 Egileak: Asier, Aratz eta Daner


MARITXU TEILATUKOA

KAIXO LAGUNOK!!!
Ni Maritxu Teilatuko naiz.Teilatuetan bizi naiz.
Nire lagun mina  Perez Sagutxoa da. Elkarrekin lan handia egiten dugu.
HORTZAK erortzen direnean lanean hasten gara.

TEILATU BATEN GAINERA hortzak bota behar dituzue eta abestu:


“Maritxu teilatuko gona gorria,

hartu hagin zaharra

eta ekarri  berria.”



Lotan zaudetenean hortzaren bila joango gara. Eta horren truke opari bat ekarriko dizuegu!!!!!!! Gero, gauean zerura begiratu ea beste izar bat dagoen, zuen hortzak IZARRAK bihurtzen direlako.

AGUR ETA MUSU HANDI BAT.

Egileak: Ibon, Sare eta Esti.




SUGAAR


Beste izen batzuk ditu: Sugoi, Maju eta Suar.
Honako herrietan aipatzen da Sugaar: Gipuzkoan, Ataunen, Zarautzen eta Azkoitian; Bizkaian, Diman eta Lapurdin Sara herrian.
Sugaar suge ar izugarria da; lur azpian bizi da eta leizeetatik nahiz zuloetatik kanporatzen da. Mariren senartzat daukate Azkoitian eta ostiraletan Marirekin elkartzean, izugarrizko ekaitza pizten omen da. Deabru gaiztotzat hartzen dute Betelun, Nafarroan eta Ataunen diote gurasoen esanak ez badira betetzen Sugaarrek zigortu egiten duela. Leku batzuetan kontatzen dute tximista bezala zeharkatzen duela zerua, burua eta buztana sutan dituela. Jeinu honek badu Herensugearen antzekotasunik, baina Sugaar zaharragoa dela ematen du. Herriaren sinesmenean, Sugaarrek sona eta indarra galtzen zuen neurrian Herensugek irabazi egingo zuen, zeren bere kontakizunak leku bekartuetan agertzen zaizkigu sakabanatuta, jeinu berria aipatzen ez den lekuetan.


Egileak: Gonzalo, Jon eta Ekain.

LURRASKA





Zipiriñeko 4.mailakoak Lurraskara joan gara eta hainbat gauza egin ditugu. Hasteko, hona hemen gela bakoitzaren argazkia bere irakaslearekin:

                                                               
  

Lurraskan abere asko daude. Pertsonek bezala abereek ere behar ugari dituzte, hala nola, jaten eman behar diegu, garbitu behar ditugu... Lan horietan lagundu genuen eta bide batez gauza berri asko ikasi genituen haiei buruz. Begiratu gure argazkiak animaliekin!!!

ANTZERKIA

4. A taldeko ikasle batzuk "ILARGIAREN IDEIA ZOROA" antzezlana prestatzen ari gara ekainean ikaskideei eskaintzeko. Lana hasi berria daukagu, paperak bananduta dauzkagu eta bakoitza berea ikasten ari da. Lan handia falta zaigu: eszenatokiak margotu, norberaren apainketa zehaztu, entsaio asko..., baina ekintza honetan  ilusioz lan egiten ari gara, eta ondo ateratzea espero dugu.
Hauxe da gure obraren gidoia:

ILARGIAREN IDEIA ZOROA
Pertsonaiak:

Narratzailea
Hontza
Ilargia
Eguzkia
Izarra
Otsoa
Kilkerra
Poeta
Oilarra
                                                            Saguzarra
 Ipurtargia
    Maitemindutako bikotea


   
                                                    

1 ESZENA:
Gaua da eta Hontza hegan eginez Ilargiarengana hurbiltzen da.
Atzean, maiteminduak hitz egiten ari dira, Kilkerrak biolina jotzen du, Otsoak uluka dabil, Poeta bertsoak idazten ari da, Ipurtargiak bere argi berde polita erakusten du, Izarra pozik distiratzen ari da, Oilarra lotan dago argitasunaren zain eta Saguzarra, urduri, hegan dabil bazter batetik bestera.

NARRATZAILEA: Gau batean, Ilargiak esan zion Hontzari:
ILARGIA: Hontza, ideia bikaina daukat: eguna argitzen denean Eguzkiaren lekua beteko dut! Horrela egunak eta gauak argituko ditut eta niretzat izango dira abesti eta bertso guztiak… astrorik inportanteena izango naiz.

HONTZA: Ilargi, hori zoramena da. Hain abariziosa izan beharrean, Otsoa, eta Kilkerra, eta Poeta, eta Izarra, eta Oilarra, eta Saguzarra, eta Ipurtargia, eta Maiteminduak erakartzera dedikatu (seinalatzen doa)… eta gauez zure distiraz zerua apaintzera.

ILARGIA: Bah! Hemen dagoen zoro bakarra zu zara, ikusiko duzu eguna argitzera irteten naizenean nola txalokatuko didaten guztiek.

(Hontza bazter batera doa burua mugituz ez ulertzearena eginez).

2. ESZENA:
Goizalde ordua da, Eguzkia eszenatokian sartzen da izpiak astinduz lo egin eta gero; baina Ilargiak, ezkutatu beharrean, eta eskuak gerrian, begiratzen dio.
NARRATZAILEA: Hurrengo goizean, egunsentiaren ordua heldu zenean, Ilargiak aurre egin zion Eguzkiari:

ILARGIA: Kanpora, Eguzki! Joan zaitez! Ni banago hemen zure lekua betetzeko, beraz mendien artean daukazun ohera itzul zaitez!

EGUZKIA: Beno, ongi dago, Ilargi, banoa lo egiten jarraitzera. (Eszenatokiko bazter batera doa eta burua beherantz jesartzen da, lotan egongo balitz bezala).

NARRATZAILEA: Orduan Ilargia distira egiten hasi zen, baina bere argia oso hotza zenez, gaua itzuli zen eta denek lo egiten jarraitu zuten, maiteminduak, poeta, oilarra, izarra eta gaueko animaliatxoak izan ezik.

ILARGIA: (Ikusleei begira) Baina, zer gertatzen da? Zergatik doaz guztiak lo egitera? Aizue, esna zaitezte! Ni naiz, Ilargia, zuen laguna! Astrorik ederrena eta bikainena!

NARRATZAILEA: Baina Ilargiari inork ez zion kasurik egiten. Ia guztiak lotan zeudenez, Lurra oso asperturik ikusten zen. Esnatuta zeudenak protestaka hasi ziren:

OTSOA: Auuuu! Ilargi, Eguzkiarekin oso berekoia izan zara, eguna argitzera irteteko baimena emaiozu edo bestela inoiz ez dizut ulurik egingo.

ILARGIA: Zergatik esaten didazu hori? Zure ulua gauero lagundu egiten dit eta niri asko gustatzen zait.
OTSOA: Baina orain gaua hain luzea bada ahotsik gabe geratuko naiz zuri ulua etengabe egiteagatik, eta hori ezin dut onartu! Ez horixe!!

KILKERRA:Krii-Krii! Krii-Krii! Otsoak arrazoia dauka, Ilargi, zure abariziagatik ikusten ez duten animaliatxo asko daude, loreak ez dira zabaltzen, (ikusleak seinalatuz). Begiratu, umeek hotza dute! Hain burugogor izaten jarraitzen baduzu, nire biolinarekin ez dizut inoiz abestirik joko.

ILARGIA: Mesedez, Kilkerra, biolinez jotzen duzun musika izugarri polita da, ezin didazu kendu!

KILKERRA: Ba bai, kenduko dizut! Nire lagunek eta nik egunaren argia behar dugu bizirik irauteko, horregatik Eguzkiari itzultzen utzi behar diozu.

POETA: Ilargi-Ilargitxo, gaueko lekua okupatzen ez baduzu zutaz aspertuko naiz eta ez dizkizut bertso gehiago idatziko. Ez zara konturatzen zure misterioa gauez bakarrik ateratzea dela? Zerua begiratzen dudan bakoitzean ikusten bazaitut, nola inspiratuko naiz?

ILARGIA: Poeta, mesedez, zuk beti bertso ederrak asmatu dituzu niretzat. Ez eman orain lepoa!

POETA: Baina ideiak amaituko zaizkit bertsoak asmatzen eta asmatzen ibili behar banaiz. Horregatik esaten dizut deskantsua behar dudala eta horretarako Eguzkia bueltatzea ezinbestekoa da.
OILARRA: Poetak esaten duenarekin ados nago. Denbora guztia gaua denez izugarrizko nahaste-borrastea dut buruan! Ez dakit noiz abestu behar dudan animaliatxo guztiak esnatzeko!

ILARGIA: Mesedez, Oilarra, ez dago eguna argitzeko zure kantua bezalakorik! Guztien artean ederrena da, ez utzi kantatzeari mesedez.

OILARRA: Eguzkiaren lehen izpiak dira nire kantua indartzen dutenak. Horregatik esaten dizut Eguzkia behar dudala animaliatxo guztiak esnatu ahal izateko.

NESKA MAITEMINDUA: (bere mutil lagunari eta ahoa-zabalka ari zen bitartean) Maitea, Ilargia ikusteaz aspertzen ari naiz, logura sartzen ari zait. Astro berdina denbora guztian ikustea oso aspergarria iruditzen zait, zuri ez? Zein rollo!!

MUTIL MAITEMINDUA: Arrazoia duzu, bihotza… (triste aurpegia duen Ilargirantz haserre bueltatuz) Ilargi,  zure aurpegia ezkutatu edo nire kuttuna ez da inoiz berriro balkoira aterako berarentzat prestatu ditudan  abestiak entzutera!! 
IPURTARGIA: Eta niri argia itzaliko zait denbora luzeegi piztuta egoteagatik, ez naute nire lagunek ezagutuko, argirik gabe ez naiz inor. Nik ere eskatzen dizut Eguzkiari bere postua berriro ematea!

SAGUZARRA: Ilargi, ordu pila bat daramat hegan eta hegan bueltaka. Erdi zoratuta nabil. Nire kobazuloan sartu behar dut buruz behera jarrita lo egin ahal izateko, eta horretarako Eguzkia egon behar da eguna argitzen. Esan mesedez Eguzkiari bere lekua betetzeko!

IZARRA: Ilargi, zuk badakizu nik eguna behar dudala nire burua apaintzeko? Eta hori bakarrik egin dezaket Eguzkia zeruan argitzen ari bada. Horrela gauean eder ederra agertzen naiz zeru ilunean eta nire argi zuria oso distiratsua izango da. Horregatik, Eguzkiari eskatu behar diozu egunean berriro zerura itzultzea!

PERTSONAIA GUZTIAK (Hontza izan ezik): Bai, Ilargi. Eguzkia behar dugu bizitza Lurrean egon dadin! Mesedez, eskatu itzultzea!!

ILARGIA: Ez nuen pentsatzen Eguzkia hain garrantzitsua zenik! (aurpegia eskuen artean ezkutatuz) Lotsatuta sentitzen naiz, zelako lotsa! Gauzak ez dira atera espero nuen bezala, dena aldrebes atera zait. Inork ez nau maite, (bere ingurura begiratuz) non egongo ote da Hontza nire laguna? Hontza! Hontza!

HONTZA: (izkinatik ateratzen da hegan egiten) Hemen! Hemen nago Ilargi, sorrarazi duzun hondamena ikusten. Gogoratu esan nizula!

ILARGIA: Badakit laguna, baina burugogorra izan naiz eta ez dut zure aholkua jarraitu. Orain damututa nago eta Eguzkia bilatzera joan nahi dut, lagunduko nauzu?

HONTZA: Jakina! Goazen! (Eskutik helduta urruntzen dira Eguzkiaren bila, gainontzeko pertsonaiak jesartzen diren eta burua kulunkatzen duten bitartean, aspertzen direnen seinaleak erakusten dituzte eta azkenean lokartzen dira).


3.ESZENA: Gainontzeko pertsonaiak atzean geratzen dira. Ilargia eta Hontza Eguzkirantz hurbiltzen dira eta astiro astintzen dute, baina honek lo egiten jarraitzeari eusten dio.

NARRATZAILEA: Aurkitu zutenean, Eguzkia oso ahul zegoen, ia hilzorian, berarentzat hotz handia egiten zuelako.

ILARGIA: Eguzkitxo, esnatu!! Mesedez, barka nazazu eta egunak argitzera bueltatu, ni oso pozik egongo naizela zure argia gauetan islatzen eta Planetako bizilagunak ere oso pozik jarriko dira beren betiko bizitza aurrera eraman ahal izango dutelako. Ezinbestekoa zara bizitzarako!

EGUZKIA: (lan handiarekin altxatuz) Ezin dudala susmatzen dut, Ilargi, itzaltzen nago, ez dut indarrik. Begiratu, nire argia ilunabarretakoa bezalakoa da.

HONTZA: Hau ezin da gertatu! Eguzkia ezin da itzali!! Konponketa bat bilatuko dut (ikusleei zuzentzen). Zuek itxaron, berehala itzuliko naiz (hegan egiten hasten da eszenatokitik korrika eta oihuka). Esna zaitezte! Esna zaitezte! Eguzki maiteari animoak eman beharko dizkiogu bere indar osoz berriro argitzeko!! (beste pertsonaiak esnatzen ditu eta haien laguntzarekin ikusleak animatzen ditu parte hartzeko). Tira lagunak, Eguzkiari deitu distira egiteko! Eguzki! Eguzki! Eguzki!!

(Guztien deiarekin Eguzkia bere indarrak berreskuratzen hasten da eta Ilargiaren eskutik helduta eszenatokiaren erdigunera abiatzen da; han besoak zabaldu eta irribarre egiten du).

ILARGIA: Tira, Eguzki maitea, distira egin guztiontzat!! (Bazter batera abiatzen da eta han jesartzen da aurpegi irribarretsuaz).

(Hontzak, Otsoak, Kilkerrak, Ipurtargiak, Saguzarrak, Oilarrak, Izarrak eta maiteminduek isilik egotearen keinuak egiten dituzte eta narratzailea seinalatu egiten dute; hau Eguzkiaren ondoan gelditzen da).

NARRATZAILEA: Eta Eguzkia poz-pozik sentitu zen, indar handiz egin zuen distira eta dena normaltasunera bueltatu zen… Ordutik hona Ilargiak bere gaueko lana betetzen du eta Eguzkiak berea.
Egun horretan gertatutakoari buruz oso gutxik jakin izan zuten, Ilargiak Eguzkiaren tokia bete nahi izan zuenean, ia denak lotan geratu zirelako. (Hontza seinalatu egiten du). Ni lotan nengoen, baina Hontzak kontatu zidan eta orain hain jakintsua den lagun honi galdetuko diot: Zein da istorio honen irakaspena?

HONTZA: BA, NORBERA DEN MODUKOA IZATEN POZIK EGON BEHAR DELA ETA EZ DU BESTEEK DUTENA DESIRATU BEHAR. Hurrengora arte laguntxo!

Hontzak banan-banan badoa pertsonaiak nortzuk interpretatu dituzten aurkezten.
Amaitzeko aktore guztiek erreberentzia bat egiten dute.

AMAIERA.